GR-38 mendiko ibilbidea, ardoaren eta arrainaren ibilbidea izenez ezagutzen dena, garai bateko merkataritza-ibilbidea da; aspaldi batean Arabako Errioxa euskal kostaldearekin lotzen zuen eta, gaur egun, ibilbide turistiko bihurtu da.

Gizaburuagatik Lekeitiorako ibilbide gidatua egitea da helburua, Guillermo Ruiz de Erentxun bide-adituarekin.

Bidean barrena, Leako haraneko ondare natural, kultural eta industrialeko hainbat elementu ezagutuko ditugu, hala nola burdinolak, errotak, zubiak, presak, jauregiak edo padurak. Ibilbidea amaitu ondoren, Lekeitioko arraina jan eta Arabako Errioxako ardoa edango da.

LEKEITIO | Bisita gidatua

GR-38, ARDOAREN ETA ARRAINAREN IBILBIDEA

Lekeitioko Udala
Topalekua:
Lekeitioko Bizkaibus geltokia (Larrotegi kalea)
2022/10/31
Urriaren 31n, astelehena, 9:15ean
Informazioa: 688727095

Telefono harrera Urriaren 24tik 28ra, 9:00etatik 11:00etara.

Lekeitiotik Gizaburuagara Bizkaibusez joango da; hortaz, Barik txartela ekarri beharko da.

Ibilaldiak 3 ordu inguru iraungo duenez, jantzi eta oinetako erosoak ekarri beharko dira.

Euskara
Leku mugatuak
Gustoko duzu? Partekatu
Jarduera gehiago