Hontza museoa, Durangaldeko natur zientzien museoa, Kirikiño, euskal idazle eta kazetari ospetsuaren haurtzaroko etxean dago. Haren jaioterrian, Mañarian, hau da, Urkiolako Parke Naturalaren atarian. Eta beraz, gure eskualdeko ondare naturala ezagutzeko ingurune paregabean.
Hori dela eta, proposaturiko bisitan, museoan ditugun eta Urkiolako Parke Naturalean aurki ditzakegun ale geologiko zein biologikoak ezagutuko ditugu. Izan ere, museoaren leloak dioen bezala, maitatzen ez dena ezin da defendatu eta ezin daiteke maitatu ezagutzen ez dena.