Kadaltso harrizko eta zurezko eraikin aparta da, 1560an eraikia, fatxadako inskripzioan azaldu bezala. Gaur egun, baserri itxura du, fatxada bikainarekin.
Bertan ditugu ataria banatzen duen harrizko zutabe bat eta Cadalsoren armarri ederra. Gainera, leiho gotikoak ditu alboko fatxadetan.
Gaur egun, oso egoera txarrean dago, eta duela gutxi erosi du udalak, birgaitzeko eta erabiltzeko.
Ondarearen Jardunaldietan bisita gidatu bat egingo da, Elexaldetik Kadaltsoraino, Zamudiotorreraino jarraitzeko.
Bertan kafe baten inguruko informazio-saio bat egingo da eta Kadaltsori bizitza eta erabilera jasangarria emateko moduaz hausnartuko da.