3-12 urte bitarteko haurrek espazioak eraikitzeko aukera zabaltzen duen tailerra da, egoera eta pertsonaiak sortu eta birsortuz.
Pertsona bakoitzak sortzeko eta asmatzeko askatasun osoa izango du, errespetuzko prozesu pertsonal eta kolektibo bat garatu eta honekin ezagutza, emozio eta mugimendu mailan konkistak egin ahal izateko baldintza egokienak egotea zainduko da, proposamenik edo eredurik ezarri gabe.
Erabiliko diren material guztiak birziklatuak izango da, bigarren erabilera bat emateko.