Urriaren 5etik 9ra, Liburu Erabilien 16. Merkatu Solidarioa egingo da Getxon.
Ekimen hori Getxoko Liburutegien Zerbitzuak antolatzen du Garapenerako Lankidetzako udal-arloarekin elkarlanean, eta Erromoko Kultur Etxean izango da.
Bildutako dirua Sunu Buga Buga GKEren kooperazio solidarioko proiektu bati emango zaio. Azoka 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara irekiko da; igandean, hilak 9, goizez bakarrik irekiko da.
Leku-kopuru mugatua – Plazas limitadas