Berroia auzoan eskualdeko mahastirik handiena kokatzen da, leku zoragarria, Urdaibaiko ikuspegirik izugarrienekin gozatzeko, bisten zabaltasunagatik eta haren berezitasunagatik, bakarra. Berroja upeltegia mahastiz inguratuta dago. Jarduera guztietan, ingurua, flora eta fauna, zuzentasunez errespetatzea da beraien konpromisua.
Muxikako Kurtzero auzoan hartuko dugu autobusa Ibarruriko Ajuria auzora arte. Ajuriatik Berroiarako ibilbidea 1,5km. oinez egingo dugu.
Mahastietatik zehar bisita gidatua, familian egiteko pentsatuta dago, nagusiek bodega ikusi ondoren, txakolin dastaketa eta hamaiketako izango dugu, km0-ko produktuekin, kanpoan, haurrak herri-kirolekin lehiatuko dute Trokaren laguntzarekin
Eguerdi aldera, berriro oinez bueltatuko gara Ibarruriko Ajuria auzora, bertan autobusa izango dugu zain.