Oparoaldi betean, 1555ean, Lekeitioko kontzejua marea-errota bat eraikitzen hasi zen, garai hartan jarduera-mordoa zegoen inguru batean, izan ere, Arropaingo errenteriak, goraldi betean, burdin mea jasotzen zuen burdinola eta erriberako ontzioletarako.

Europa iparraldetik zetorren teknologia berria erabili zen. Errotaren barrualdea bisitatuko da eta bertan bi bideo ikusiko dira: paduraren biodibertsitateari buruzko bat eta errotaren historiari buruzko bat.

Ondoren, marea-errota nola zebilen azalduko da.

LEKEITIO | Bisita gidatua

MARIERROTA, XVI. MENDEKO MAREA-ERROTA

Lekeitioko Udala
Topalekua:
Marierrota, Isuntzako zubiaren ondoan
2022/10/29
Urriaren 29an, larunbata, 11:30ean gazteleraz eta 12:15ean euskaraz
Informazioa: 688727095

Telefono harrera Urriaren 24tik 28ra, 9:00etatik 11:00etara

Euskara, Gaztelera
Leku mugatuak
Gustoko duzu? Partekatu
Jarduera gehiago