Asko eta asko dira, Maruri-Jataben ekoizten diren produktuak. Atzo zein gaur egun, emakumezkoak izan dira produktu hauek ekoizteko arduradun nagusiak.
Bisita honetan, herriko ortu bat ikustera joango gara eta bertan, modu jasangarrian, zelan landatzen duten eta zer landatzen duten azalduko digute.
Amaitzeko, ortu horretako produktuak eta Maruri-Jataben bertan ekoizten diren beste produktu batzuen dastaketa izango dugu.