Begoñako Basilikaren organoa –Parisen, 1884an, Cavaillé-Coll etxe entzutetsuak egin zuena– 130 urte baino gehiago daramatza martxan.
Ohiz kanpoko urte-kopurua da makina batentzat, eta areezohikoagoa, zaharkitze programatuaren garaiotan.
Jardueraren eskutik, organo horren funtzionamendua eta historia ezagutuko ditugu eta jakingo dugu nola zaharberritu zen artisau-eran 2015ean, eta horretan esku hartu zuten jasangarritasun-irizpideez arituko gara.
Halaber, zuzenean entzungo dugu Basilikako organoa.