Paseo atsegin baten bidez, Balmasedako mahasti zaharrenetako bat ezagutuko dugu. Itzulerako bidean, Maddalen baselizatik igaroko gara eta San Severino elizan geldialdia egingo dugu herriko historian errotutako lanbideen eskutik apaindutako kapitelak ezagutzeko.
Ondoren, Roberto Rodet Villa artistak garai bateko udal liburutegian Balmasedari eskaini zion murala bisitatuko dugu: horretan, hiribilduaren bereizgarri izan ziren artisau- eta industria-jarduerak daude irudikatuta. Eta, amaitzeko, bertako txakolina edango dugu.