Neolitoan, duela 6000 urte inguru, aldaketa gertatu zen silexezko lanabesak egiteko eran. Sopelan aro hartako Landaluzeko aztarnategia dugu, eta horretan horrelako tresnak agertu dira.
Silexa nola lantzen zen erakutsiko dugu, eta mea hura lantzeko moduan izandako berrikuntzak gizakien ongizatea hobetu zuela azalduko. Berton, Sopelan, abeltzaintzari eta nekazaritzari esker ere eboluzionatu egin zuten.