Bisitaldi gidatua eta umeentzako tailerra
Surfing Euskadi gure surfaren historian zeharreko bidaia da. Besteak beste, tokiko industriaren garapena, komunikabide espezializatuak, iragarkiak eta kirol horri lotutako artea jorratzen ditu.
Bertan murgiltzeko, Itsasmuseumek familiarteko bisita gidatua proposatzen du eta ondoren umeentzako Surfing Itsasmuseum tailerra (8 -12 urte).
Aurretiko izen-ematea beharrezkoa izango da.
Larunbatetan gaztelaniaz eta igandetan euskaraz.