Nolakoa izango da herriko gazteek helduak direnan 2030an aurkituko duten Ugao-Miraballes? Egia al da historia errepikatu egiten dela?
Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroa (CIHMA) bisitatuko dutenek bisitaldi gidatua egingo dute Ugao-Miraballesen historia ezagutzeko; bisitaldiaren ondoren, herriko gazteek taxututako tailer bat egingo da, 2030eko erronkei era jasangarrian aurre egiteko modua aurkitzeko.
Jarduera hori amaitzean, denbora-kapsula batean erronkak eta konponbideak sartuko ditugu eta hura zigilatuko dugu. Eta 2030ean zabalduko da!