Plentzia / Sopela
Bisitaldi gidatua Plentziako “Plasentia de Butron” Museora. “Uribe Kostako historiaurrea” erakusketa ikusiko dugu, eta horretan, Landaluzeko (Sopela) aztarnategiak protagonismo handia du.
Halaber, Museoko areto nagusian trikuharri bat birsortu da tamaina errealean –dagokion hilobiratze-hatuekin–, Munarrikolanda eta Sahierrikolandakoen antzeko ezaugarriak dituena.
Lekuan bertan azalduko dugu nola eraikitzen ziren jentil-harriak, zein material erabiltzen zen eraikitzeko eta zergatik eraikitzen ziren toki garaietan.