Ibilbide gidatua egingo da, Europako burdin meategi nagusitzat jo ziren horietan barrena.
Zugaztieta burdinaren kalitate eta kantitateagatik ezagutzen zen antzinatik. Pertsona-saldoak iritsi ziren Bizkaiko meategietara etorkizun hobe baten bila, neke eta pairamenez.
Meatze-jarduera amaitutzat eman zenean, naturari “zauriak” sendatzen hasi zitzaizkion, eta paisaia paregabea sortu zen, inguruneaz zuzenean gozatzeko. Izan ere, birika natural bihurtu da inguru hori.