Amorebiketa-Etxano bidegurutze bat izan da. Bere historian zehar zenbait kulturetako pertsonak igaro dira bertatik eta baita horietako asko geratu ere.

Inguruko bailaretako ohiturak eta kostalde eta barrualdeko aireak betidanik Amorebieta-Etxanon aurkitu dira harreman aberasgarriak sortuz. Industrializazio garaiak ere komunitate desberdinetako langileak erakarri zituen eta egun, munduan gertatzen ari den migrazio fenomenoaren eraginez, kultur eta jatorri desberdinetako herritarren aniztasuna zabaldu egin da Amorebieta-Etxanon, komunitate desberdinak erakarriz: errusiar lipobenoak, afrikar, hegoamerikar, asiar kontinentekoak, besteak beste.

Komunitate guzti hauekin batera bizi da euskal kultura, hizkuntza eta nortasuna, mendez mende gure lurretan sustraitutakoa. Hamaika kulturetako herritarrok bidegurutze honen ondarea osatzen dute.
Ezaugarri horretatik abiatuko da, herriko komunitate hauetako kideek sortutako “AMOREBIETA ETXANO, KULTUREN BIDEGURUTZEA” ikuskizuna.

AMOREBIETA-ETXANO | Ekitaldia

AMOREBIETA-ETXANO, KULTUREN BIDEGURUTZEA

Aniztasun funtzional fisikoa duten pertsonentzat
Aniztasun funtzional sentsoriala (entzumena) duten pertsonentzat
Aniztasun funtzional intelektuala, kognitiboa, psikikoa duten pertsonentzat
Aniztasun funtzional sentsoriala (ikusmena) duten pertsonentzat
Zeinu hizkuntza
Amorebieta-Etxanoko Udala, Kultura eta Kirol Saila
Lugar de encuentro: Zornotza Aretoa

20:00etan.

Euskara, Gaztelera
Leku mugatuak
¿Te gusta? Compártelo
Más actividades