Argazkiei esker Garai herri txikiko biztanleen uneak, momentuak, istorioak ezagutzeko eta partekatzeko aukera dugu.
Euskal Herriko beste hainbat herrik bezala auzolanari esker, gai izan ziren edozein arlo eta egoeratan elkarren artean laguntzeko. Une horiek partekatzeko eta eguneroko historia ez ahazteko, jardueran zenbait belaunaldi batuko ditugu.
Bi egunetan zehar adinekoen zein gazteen irudiak eta lekukotasunak jasoko ditugu. Amaiera gisa, irudi esanguratsuenak ikus-entzunezko batean partekatuak izango dira.