Txirrikleta elkarteko gazteek euren bizikletak aparkatu eta 7. Barrutiko auzoen bilakaera eta historia azalduko dituzte. Auzo hauek kulturartekotasunez beteriko langile-auzoak dira, zeharo ezezagun dituzten historia eta mugimendu asoziatiboarekin.
Ba al zenekien XVII. mendean Larraskitun elurtegi bat egon zela? Ezagutzen al duzu auzo hauek nola jaio ziren? Eta oinarrizko zerbitzuak lortzeko eman zen auzokideen mugimendu borrokalaria? Ez ezazu galdu aukera auzokide hauen historia, bizimoduak eta lana ezagutzeko, hain garrantzitsua geure oraina eta etorkizuna eraikitzerako orduan.