Eperlanda I. asentamenduaren esku-hartzeak, Gogora Institutuak eta Gamiz-Fikako Udalak babestua eta Edestiaurre Arkeologia Elkarteak burututa, 1937ko ekainaren 12ko Hesia haustu zeneko, “argazki”- ikuspen bat eman zuen. Udalerriaren Memoria Historikoaren funtsean garatu da lan hau. Hitzaldira udalerriko Down Sindromea duten pertsonak eta Mungiako Gorabide elkarteko (aniztasun funtzional intelektuala duten pertsonen alde lan egiten duen elkartea) pertsonak gonbidatuko ditugu. Horiek guztiek udalerriko jendeak emandako benetako ondareak ukitzeko aukera izango dute.