Topaleta-tailerrean pertsona ororekin batera turismoaren eta ondarean arloko eragileek parte-hatzeko aukera izango dute. Honetan, irisgarritasun kognitiboaren beharrizanak aztertu eta pertsona orok kultura-ondarera baldintza berdinetan iristeko eta honetaz gozatzeko duten eskubidea nola bermatu hausnartuko da.
Horretarako guztirako, tailer bat diseinatu dugu bisita gidatu baten esperientziatik abiatuta. Tailerra Neguriko metro geltokian hasiko da eta Belauste aretorako bidean, non lan partekatua burutuko den, aukera izango dugu inguruko monumentu-multzora bisita gidatua egiteko. Bisita hori eredu praktikoa izango da, zeinetik abiatu garen ezagutzak, interesak eta jarduera-ildo posibleak partekatzeko pertsona ororentzat kognitiboki irisgarria den ondarea lortzea laguntzen dutenak.
ABADIÑO | Bisita gidatua
2022/10/23