Ipuinak kontatzeko modu asko daude, herrialdearen eta ohituren arabera. Mundukoak dira eta herrialde batetik bestera, hizkuntza batetik bestera nahasten dira.
Ipuinek irudimena pizten digute, negar eta barre eginarazi… Hango eta hemengo ipuinak dira. Nikaragua, Senegalg, Errumania, Moldavia, Kolonbia, Marokoko… ipuinak. Hainbat kontakizun entzungo ditugu gure herria osatzen duten pertsonen eskutik. Herrialde batetik bestera eramango gaituzte, beste pentsamolde, kultura eta hizkuntza batzuk ezagutzera; baina, aldi berean, batu egingo gaituzte. Ipuinak, sarritan, ipuin soil bat baino gehiago baitira.