Zure gustura, ondarearen eta dibertsitatearen inguruan, proiektu bat abian jartzeko aukera!
Aurten dibertsitatea landu nahi dugu gazteen ikuspegiaren bidez. Nola bizi dute? Zer-nolako ekintzak burutu nahi dituzte sustatzeko? Nola lortu ondarea erakargarria izatea?
Urrian zehar, deialdia irekiko dugu 16 eta 24 urte arteko gazteek, taldeka, ekintza berritzaile bat aurkeztu dezaten; Bizkaian aurki dezakegun dibertsitatearen eta ondare irisgarriaren inguruan proiektu. bat gara dezaten.
Grabatu daitezkeen sormenezko ideiak bilatzen ditugu: dokumental bat, jokoak, tourrak, etab.
Talde onenak bidaia bat irabaziko du Europako hiri batera, gastu guztiak ordainduta, asteburu pasa joateko!
Astero, coaching bat izango duzue aurreko edizioetako ekintzaileekin prozesu osoan zehar gida zaitzaten.
Itxura ona badauka eta gehiago jakin nahi baduzu, izena eman ezazu!