Oinezko ibilibide honek San Juliáneko erdiaroko hirigunetik Muskizeko Ilustrazio garaira ermango gaitu. Barbadun errekaren azpiko bidetik, burdinarekin lotutako ingurune honen ezagupen eta pasioak partekatuko dituen Carlos Glaria filologoaren eskutik, hainbat ondare elementuz osatutako paisai hau ezagutuko dugu. Ondoren, San Julianeko antzinako garbilekuan, Sara Atienza muskiztarrak poema hunkigarri bat eskainiko digu. Amaitzeko, Pasaboko Donibaneko Klubaren eskutik kirol-ikustaldi batez gozatuko dugu San Juanen.