Bisita eta dastaketa.
Ardoaren bidez, gure kasuan txakolinaren bidez, aukera ugari irekitzen zaizkigu komunikatzeko eta zenbait tokitako jendea, kulturak eta ohiturak ezagutzeko. Ekintzarekin hasteko Basartera heltzeko bidea egingo dugu oinez. Bertan Bakioko mahastien artean, Itsasmendi Upeltegian lan egiten duten Senegal eta Boliviar jatorriko bi pertsonen errealitateetara gerturatuko gara, hor garatzen baitituzte euren jarduera profesionalak. Era berean, euren esperientziak entzun eta partekatuko ditugu, euren kulturetara gerturatuko gara, euren jatorrizko herrialdeen berezitasunak eta ohiturak ezagutuko ditugu. Halaber, bidean zehar aurre egin dieten zailtasunak eta atzean utzi dutena ezagutuko dugu. Amaitzeko, ohi bezala, mahasti horien mahatsekin egindako txakolin kopa bat dastatuko dugu.