ASEBIER elkarteak ondare kulturalarekin beste modu batean nola parte hartu erakutsiko digu. Gure zentzuak erne mantenduko dituen ekintza bat da hori, modu aktiboan parte hartzera behartuko baikaitu.
Harriak margotzeko tailer batean, ondare inklusiboko hashtagak landuko dira; eurak izango dira harriak margotuko dituztenak. Tailerraren ostean, harriak Getxoko zenbait espaziotan, ondarea protagonista denetan, “ezkutatuko” dira eta urri osoan zehar bertan utziko dira, parte-hartzaileek aurkitu eta argazkiak atera ditzaten, ondoren sare sozialetara igotzeko, adierazitako hashtagekin, zein ondare inklusiboarekin eta irisgarriarekin harremana duen esaldiren batekin.
ABADIÑO | Bisita gidatua
2022/10/23