Bedaru, Ea eta Natxituko eskolak, bertoko neska-mutilak gizarteratzeko tresna ezin hobea izan dira. Gainera gure artean eredu eta mota ezberdinetako ikastetxeak izan ditugu azken mendeetan. Eta nekazari zein arrantzale, etxekoandre zein gizon, marinel zein kapitain, abokatu zein mediku, denak irten dira gure eskoletatik. Herrian berton geratzeko, edota Bilbora zein Mundu zabalera joateko.
Hitzaldi baino gehiago mahai-inguru bezala antolatutako ekintza honetan, historia eta kontakizunak, argazkiak eta testigantzak ekarriko ditugu gogora protagonista ezberdinen eskutik.