Udalerriko bilakaera eta bere ondarea ezagutuko dugu Getxoko historian garrantzitsuak diren hiru pertsonaien bidez. Francisca Labroche ekintzaileak Santa Ana eta Areeta ezagutzen lagunduko digu; Horacio Echevarrieta enpresariarekin Marqués de Arriluze pasealekuko eta Ybarrako etxe burges harrigarriak ezagutuko ditugu; eta Miren Larrea argazkilariak eta poetak Portu Zaharrean eta San Nikolasen zehar lagunduko digu.
Ibilbideak Getxoko ondarea publiko orori hurbiltzeko asmoa dute. Horrela, bisita irisgarriak egiteko, hizkuntza inklusibo eta zeinu hizkuntzako interpretea izango dugu.