Trianoko Mendien zain meatoki handia kostaldera arte luzatzen zen eta meatoki garrantzitsuak zituen Kobaronen eta Pobeña inguruan. Bere garrantzia agerian jarri da “Coto minero Pobeña-Kobaron Meatze barrutia” lana egiteko berriki burututako ikerketekin. Kostaldeko txoko hau José McLenann meatzaritza ingeniariak zuzendutako laborategia izan zen. McLennanek, irudimen handi eta benetan langilea, minerala ateratzeko portu garrantzitsu bihurtu zuen Pobeña. Gainera, karbonatoak erabiltzeko esperimentatu zuen eta lehenengo kiskaltze labea sortu zuen, baita cantileverra itsaso zabalean eraikitzeko ideia iraultzailea abian jarri ere. Gainera, Orconera Iron Ore Company konpainiak Garbitoki handi bat eraiki zuen galdutako minerala erabiltzeko, eta garaiko Europako airetiko tranbia luzeena abian jarri zuen. Ibilaldian zehar egungo ondare materiala azalduko dugu.

MUSKIZ | Solasaldia/mahai borobila

POBEÑA-KOBARON BARRUTIA. MEATZARITZA LABORATEGIA

Trueba Zentroa Enkartazioak. Muskizko Udala
Lugar de encuentro: Pobeñako plaza (Muskiz)
Información: 946707075 (Mikel)
Reservas: 946707075 (Mikel)

9:30ean.
Mendia. Zailatasun tekniko baxua. Mendiko oinetakoak, zira eta euritakoa. Muskizko Udalak argitartutako liburu ematea. Hamaiketakoa Pobeñan.

Euskara, Gaztelera
Leku mugatuak
¿Te gusta? Compártelo
Más actividades