2021· OEJ

GUZTION ONDAREA,
DENOK PARTE!

ONDARE IRISGARRI ETA INKLUSIBOA

Dakizunez, Ondarearen Europako Jardunaldiek urte bakoitzean gai berezi bat jorratzen dute. Gai hau Europa mailan erabaki eta parte-hartzaileen lurralde bakoitzean aurrera eramaten da.

2021 urteko helburuak eta gai esparrua ezagutu.

Bizkaian 21 urte daramatzagu parte hartzen.

Kultura-ondarea komunitate bat osatzen duten pertsonen isla da; haien balioen, sinesmenen, ezagupenen eta tradizioen autoadierazpena. Pertsonak erdigunean jartzea Gizartearentzat Ondare Kulturalak duen Balioaren definizioaren “Europako Kontseiluaren Esparruko Hitzarmenaren” gakoetako bat da -Faroko Konbentzioa, 2005-. Honetan, “komunitate bakoitza identifikatzen den ondare kulturalera” duen eskuragarritasunaren garrantzia ere baieztatzen da. Gai honek, pertsona guztion barne dauden aniztasunen ikuspegitik: kulturala, afektibo-sexuala, funtzionala, erlijiosoa edo belaunaldien artekoa, besteak beste, historiarekiko eta kulturarekiko eztabaida eta konpromisoa sustatzen du.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak esparru kulturalean parte hartzeko pertsona guztiek duten eskubidea aitortzen du, honako hau aldarrikatuz 27. Artikuluan: “Pertsona orok dute komunitatearen bizitza kulturalean libreki parte hartzeko, arteez gozatzeko eta aurrerapen zientifikoetan parte hartzeko eskubidea, baita lortzen diren onurez baliatzeko ere”.

Edizio honetako gaiaren bidez “Ondare irisgarri eta inklusiboa”, Bizkaiko OEJen sarea osatzen duzuen pertsona, erakunde eta elkarte guztiei elkarrizketa eta ekintza esparrua zabaltzera eta era askotako audientziekin konektatzera gonbidatzen zaituztegu. Ondare kulturalaren aurkezpen eta interpretazioan tradizioz gutxietsi eta baztertuak izan diren taldeekin elkarreragiteko topaketak eta prozesuak sustatuz.

Ekitaldi irisgarri, ireki eta inklusiboak eskaintzea funtsezkoa da publiko anitzaren parte-hartzea bermatzeko. Guztion ondarea, denok parte goiburuak aurtengo jardunaldiko gaiaren ideia nagusia laburbiltzen du. Urte honetako kanpainaren helburua, publiko guztiaren beharrizanetara heltzen den programa bat prestatzea da, baita pertsona guztien esperientziak eta ikuspuntuak islatzen dituen programa eraikitzea. Horretarako behar diren egokitzapen eta prozesu guztiak jarri dira martxan, pertsona guztiek egitarauaren ekintza guztietan parte hartu dezaketen.

Horretarako, ondarearen bidez errespetua, ekitatea eta desberdintasunak era positiboan lantzen diren espazio eta giro inklusiboak sortzera gonbidatzen zaituztegu, hau da, elkarrizketarako eta ikaskuntzarako aukerak sustatzera. Hau da, prozesu eta ekintza parte-hartzaileen bidez ezagutzak modu zabalago batean trukatzeko eta ondarea eta aurrekari kulturalak hobeto ulertzeko elkarguneak eraikitzea.

Ondarea Bizkaia

Helburuak

1

Tokiko ondarea interpretatzea, parte-hartze aktiboaren bidez.

2

Gure lurraldeko ondarearen sentsibilizatzea eta kultur-aniztasuna nabarmentzea.

3

Gure gizartean bat egiten duten kolektiboen ikusgarritasuna sustatzea.

4

Kultura lan komunitarioarekin lotzea.

Inklusioaren erronka

Ondare irisgarri eta inklusiboa

Inklusioa ikuspegi zabalago bat da, sentsibilitate bat, filosofia bat (museoen munduan pentsamoldearen parte dela esango genuke); beraz, filosofia bat diskurtso global batean, erabaki eta ekintza denetan eragina izan behar dituen kultura batetan bukatzen dena, inplikatutako kolektibo eta profesionalen ikuspuntuetan eta haien praktiketan integratuta islatu behar dena (1)

Inklusioa, beraz, prozesu bat da (inoiz ez da produktu bat izango), mailakatua eta progresiboa, ondoz ondoko hurbilketa prozesua (…) honetan adi egoteko, espiritu kritikoa ezinbestekoa da.

Baita ebaluaketa-mekanismo esplizituen emaitza eta adierazle zehatzetan agertu behar dena; eginbehar zaila museo inklusiboen kasuan (2).

Museo eta erakunde kulturaleko erakusketa iraunkorretan edo aldi baterako erakusketa handietan planteamendu inklusiboak detektatzea ez da erraza. Hauek programa publiko edo hezkuntzara bideratutako programetan, komunikazio-ekintza jakin batzuetan ikusi ahal dira edo, asko jota, garrantzi txikiagoko aldi baterako erakusketetara mugatzen dira. (…)

Tamaina horretako pentsamolde-aldaketa bat oinarrizko kontzeptu-aldaketa bat baita, praktikak eta prozedurak aldatzen diren heinean antzematen dena. Baina hau epe laburrean lortzea ez da batere erraza. (…) Hala ere, inplikatutako hainbat esparruetako bazterkeria eta inklusio faktoreak identifikatzen baditugu, haien elkarrekintza, konplexutasuna eta funtzionamendua ulertzen hasi gaitezke.

Irisgarritasunari dagokionez, alde nabarmena dago arazoen tipologietan funtsatuta dagoen diseinu unibertsalean oinarritzen den eta pertsonan zentratzen den diseinuaren artean (…).

Lehenengoa eskaera partzialen edo murrizketen bidez egiten da. Bigarrenak berriz ikuspegi orokorrak eta globaltasunaren garrantzia alde batera uzten ditu.

Pertsonan oinarritutako diseinuak ez du begi-bistatik galtzen prozesuan oinarritu behar den diseinua (3). 

(1) y (2) Asensio Brouard, Santacana Mestre & Fontal Merillas, 2016: 44.

(3) Casner, Hutchins & Norman, 2016 Asensio Brouard, Santacana Mestre & Fontal Merillas, 2016an: 43.

Asensio Brouard, Mikel; Santacana Mestre, Joan; Fontal Merillas, Olaia. «Inclusión en Patrimonio y Museos: más allá de la dignidad y la accesibilidad». Her&Mus. Heritage & Museography, [en línea], 2016, n.º 17, pp. 39‐56, https://www.raco.cat  [Consulta: 25‐03‐2021].

Ondarea Bizkaia