“Bide Berdeate”, kirol ekitaldia Burdinmendi Bide Berdean.

Enkarterrialde landa-garapeneko elkarteak, Abanto-Zierbena, Artzentales, Galdames, Muskiz, Sopuerta eta Zierbenako udalekin batera, BIDEBERDEATE antolatu du Buscametas enpresaren bidez, azaroaren 17an parte-hartzaileak Burdinmendi Bide Berdera hurbiltzeko. Hitzorduak hainbat jarduera izango ditu azaroko igande honetan zehar. Ekitaldiaren topagunea Sopuertako Santa Ana pilotalekuan izango da. Hain zuzen ere, Bide Berdea ezagutzera emateko hainbat aktibitate dira, meatze-trenbidearen antzinako trazatua […]

Auzoz auzo, bideak batzen

Auzo askok osatzen dute Artzentales; auzo horiek bide batzuen bitartez lotuta daude, eta bide horiek sare bat eratu dute, zeinetik harremanak sortzen diren, pertsonak lotzen diren eta ezagutzak transmititzen diren. Hala bada, auzo horietako batzuetatik ibiliko gara, eta haien historia ezagutuko dugu, auzotarren ahotik.

Burdinaren aztarnak Barbadun ibaiaren goiko ibilguan.

2017an Barbadun arroa Monumentu Multzo izendatu zenean, burdinak forjatutako ibai-paisaiaren berezitasuna eta ondare kulturalaren aberastasun izugarria aitortzen ari ziren. Ibaiaren goiko ibilgutik ibiltzea proposatzen dizuegu, eta bi multzo bikain, ia ezezagunak, esploratzea: Artzentaleseko Santelices burdinola eta Sopuertako Olabarrieta fanderia, burdinoletako burdina mozteko eta ijezteko fabrika. Ilustrazioaren garaiko ekimen propioa izan zen, gaur egun Barbadungo paisaian […]

Ezagutu Bizkaiko meatze historia Burdinmendi Bide Berdetik.

Burdinmendi Bide Berdea garai bateko trenbideazpiegitura bat da. Aspaldian, Enkarterriko mendietako burdin mea garraiatzen zen bide horretatik. Egun, oinez edo bizikletaz ibiltzeko bide bihurtu da, eta Enkarterria zeharkatzen du, Artzentalestik Kantauri itsasoraino, Muskizko Kobaron auzoraino, eta herri hauetatik igarotzen da: Sopuerta, Galdames, Abanto-Zierbena eta Zierbena. Bidearen 38,5 kilometroetan meatzehondakinak aurkituko ditugu, eta horiek Bizkaiko meatzaritzaren […]

Toponimia edo tokiei eman ohi dizkiegun izen horiek

Guztiok beren izenengatik ezagutzen ditugun tokiak dira, baina mapetan agertzen ez direnak. Ez agertzeak, ordea, ez die horiei garrantzirik kentzen, historia, erreferentzia-puntu, elkargune eta askoz gehiago baitira. Artzentalesko herritarrak elkartu ditugu toki horiek mapan koka ditzaten eta horiei merezi duten garrantzia eman diezaieten; horretarako, tokiek barruan gordetzen dituzten historiak bildu ditugu, datozen belaunaldiei erakusteko asmoz. […]