Lehorreko eta itsasoko bideak Bakioko mahats-parretatik ibilbide gidatua

Ibilbide gidatua Juanjo Hidalgo historialariaren eskutik. Bakioko txakolin ekoizpenak XIX. mendearen amaierako izurriteen garaitik bizirik iraun zuen, eta etxekoen beharrak hornitzeko gai zen; gainera, etxeko ekonomiaren osagarri bat sortu zuen, Bilboko inguruko taberna-baserrietakoei ardoa salduz. Udalerriko landa-paisaian oraindik ere irauten duen tradizioaren mahasti-aztarna arakatzen saiatuko gara. Ibilbidea Txakolin Museoa-Txakolingunean hasiko dugu, eta leku berean bukatuko […]

“Bizkaiko Txakolina versus Il vino italiano” dastaketa azaldua

Zatoz maiatzaren 26an Txakolin Museoa-Txakolingunera Museoen Nazioarteko Eguna ospatzera, dastaketa berezi bat gozatuz. Italiako ardogintzaren eskauldeak eta euren ezaugarriak ezagutuko ditugu, Bizkaiko bi txakolin eta Italiako 2 ardo dastatuz, Julene Gómez gure sommelierraren eskutik.    

GEOLOGIA JAUREGIEN ETA TXAKOLINAREN ARTEAN

Oinezko ibilbide honetan, Bakioren jatorria eta historia ezagutuko ditugu, bere ermitetatik hasi eta indiar etxe ospetsuetaraino, non ere bere ondare geologikoaren zerikusirik daukan hemengo ekoizpenarekin erlazionatuta: txakolina. Txakolinaren Museoan hasi eta hondartzan amaituko dugu, barrualdeko eta kostaldearen arteko kontraste-ibilbideaz gozatuz.

Txakolin Dantza

Bakioko “Itxas-Alde” dantza taldearen erakustaldia eta hitzaldia Gure kulturaren eta tradizioen barruan, dantzak eta musika gure aisialdiari lotuta egoten dira, hala tabernetan, erromerietan, familiako jaietan, dantza berezko moduan sortzen zen. Gure nortasunari lotutakoa da, belaunaldiz belaunaldi transmititua, hala nola txakolina, “Itxas-Alde” dantza talde bakiotarraren eskutik erakutsi nahi dizugun ondarea. Talde hau ondare biziaren eredua da, […]