Rodet Villa-ren estudioa: Artista arima, margolari eta poeta.
ARRA Elkartearen eskutik, Roberto Rodet Villa (1915-1989) margolariaren sormen prozesuan zehar ibilbide bat egingo dugu, Balmasedako bere estudioan, Erdi Arotik datorren eraikin baten lehen solairuan kokatua, barrualdea bere historia errespetatuz kontserbatu eta apaindua duena. Gerraosteko Euskal Artisten belaunaldiko margolari adierazgarria. Cézanneren posinpresionismoa hartu zuen erreferentetzat, eta Arteta eta Aranoa euskal maisuen klasikotasun modernoak ere erakarri zuen. […]
La Encartada bertsotan.
Bizkaiak “Gida Bira, gure museoak bertsotan” ekimenarekin ospatuko du Euskararen Eguna. Ekimenak Bizkaiko Foru Jauregia, foru museo eta aretoetako ondarea eta bertsogintza batuko ditu, bisitariei esperientzia kultural berezi eta erakargarri bat eskaintzeko helburuarekin. La Encartada Fabrika-Museoan: abenduaren 1ean, 12:00etan. Koldo Gezuraga eta Izaro Bilbao arituko dira bertsotan, Pieza bat, istorio bat: Oihal ebakitzailea” aldi baterako erakusketari […]
Azaroa, erakustaldien hilabetea La Encartadan.
Encartada Fabrika Museoak “Azaroa: Erakustaldien hilabetea” hitzorduaren edizio berri bati ekingo dio aurten ere. Bisita berezi hauetan makina desberdinen erakusketa praktikoa ikusteko aukera izango dugu. Larunbat guztietan, bi saio, azar. 16 salbu (3). Azaroak 9 – 11:00 eta 12:30tan – Ehungailuaren eboluzioa Soledad Santisteban eta Joaquín Marco Saenz de Ormijana izango dira erakustaldi honen arduradunak. Jarduera […]
Encarta-Teknika 2024
INDUSTRIA ONDAREARI BURUZKO II. JARDUNALDI TEKNIKOA Industria-ondare higigigarria zaharberritzeko jarraibideak Industria-ondareari buruzko jardunaldi teknikoa, profesionalei zuzendutakoa, presentzialki edo online saioan. Hausnarketak, eskarmentuak, ideiak eta problematikak elkarbanatzeko gunea. Informazio gehiago: https://labur.eus/diptiko2024 Formulario honetan izena emanda https://labur.eus/EncartaTeknika2024
La Encartada bide berri batetik.
“Ondarearen Jardunaldiak ospatzeko La Encartada bide berri batetik ezagutzeko bisita berezi bat aurkeztuko dugu. Oraingo honetan, ehun eta manten ekoizpen prozesua jarraituko dugu, fabrikak gehitutako azken produktu-gama, alegia.” Datak: urriak 12 eta 13. Bisiten ordutegiak: gazteleraz: 10:00 eta 12:00 euskaraz: 11:00 eta 13:00
Balmaseda, jauzia Erdi Arora.
Bisitaldi gidatua errealitate birtualaren eskutik Bizkaiko hiribildu zaharrenean zeharreko bisitaldi horretan, errealitate birtualeko betaurrekoei esker, herriko kaleak, harresia eta gaztelua nolakoak ziren jakingo dugu. Erdi Aroko Alde Zaharretik ibiliko gara, XV. mendean bageunde bezala. Hala, Erdi Aroko Balmasedara barruratuko gara, eta jakingo dugu zergatik bilakatu zen aduana herrixka hura eta zergatik izan zen meseta eta […]
Balmaseda, bideen eta kulturen bidegurutzea.
“Puente Viejo, 1951” (Óleo sobre lienzo, 49 x 67 cm.). Roberto Rodet Villa (Balmaseda, 1916-1989) Mila urte baino gehiagoko historian protagonista izan diren herriko hainbat leku eta bideren zirkuitua izango da bisitaldia. Gazteluko Muinoa (S.X) -hiribilduaren balizko jatorria-, antzinako galtzada erromatarra, hullero trenbidea, Balmasedako indianoen hondoekin babestutako lanak, mahatsondoak eta Donejakue Bideko bide ahaztua […]
Bisita Berezia – “Makinek hitz egiten digute”
La Encartada Fabrika-Museoaren ondare historiko teknologikoaren zati handi batek kultura immaterialeko eta oroimeneko oinarria du barruan, eta horrek zentzu eta balio kultural handiagoak ematen dizkio. Gure bisitaldi gidatu bereziak ondare ikusezin hori nabarmendu nahi du, giza ezagutza gehitzen duen esperientzia partekatuen benetako alorra eta gure iragana hobeto ulertu eta aintzat hartzen laguntzen baitigu.
Balmaseda; identitatea eta ondarea sentzazioekin batera
Topagunean hasiko dugu bisita, eta San Severino elizaren barruan (XV. mendea) haren historiaren zati bat ikusiko dugu. Ibilaldi atsegina egingo dugu Bizkaiko mahastirik zaharrenetako bat ezagutzeko. Bueltan, Udal Liburutegi zaharrera iritsiko gara, Roberto Rodet Villa artista balmasedarrak Balmasedako hiribilduari eskaini zion hormairudi alegorikoa ikustera. Bertan, historian zehar Balmasedari nortasuna eman zioten artisautza – eta industria- […]