Haran barruko bideak: Arzatik Molinarrera.

Bidexka berezi batetik ibiliko gara. Garai batean, San Pelayo/Arza haran ezkututik, Sopeñako bide zaharra Errege Bidearekin lotzen zuen, Errotaiega-Rodaiegatik. Ibilbide horren bidez, inguruko ondare kulturalera eta naturalera hurbilduko gara. Oharra: 11km lineal inguru + aukerako 3km (edo elkargunera Bizkaibus-en bidez itzultzeko aukera ). 3 ordu eta erdi iraungo du gehien jota ibilbideak, lasai ibiltzen, estrata, […]

Haran barruko bideak: Zubietetik Zaldura.

  Zubieten gaudela, Errege Bidetik saihesbide bat hartuko dugu, eta Zalduko haranera barruratuko gara, Azkari/Azkarai eta Urtusaustegitik zehar, kontzejuko kuadrilla urrutikoena lotzen zuen bidexkatik, eta, bitartean, inguruko kultura- eta natura-ondareaz gozatuko dugu. Oharra: 5km lineal inguru. 2 ordu eta erdi iraungo du gehien jota. Oinetako eta jantzi egokiak (inguru eta eguraldiaren arabera) ekarri behar dira […]

San Kosme erromeria

Gordexolako Udalak San Kosme eta San Damian festaren bailarako agertoki berezia ezagutzeko gonbit egiten digu. Berton ospatzen da jaia, irailaren 26an, hilabetez, Berbikizko Done Joanes baselizaren inguruko landan, eta herritarrek txosnak jartzen dituzte, festetan kuadrillak elkar daitezen. “Herri iragankor” hori bisitaldi gidatu berezi baten eskutik ezagutzeko aukera egongo da. Autobusez iritsiko gara bertara, eta txosna […]

Behinolako erromesak bezala: Agate Deunatik Molinar plazara

Gordexolako Udalak behinolako baselizetarako erromerien erarako ibilbide tradizionala egitera gonbidatzen du. Agate Deuna baseliza eta Molinar plazaren arteko mendi ibilbidea egingo dugu, paisaiaz, eraikinez eta naturaz gozatzeko, haraneko historia, tradizioak eta kultura ezagutzeko, oinez ibiltzeko ohitura berrartuko dugula