Arearrietako teileria: Asturias eta Orozko artean.
Bisitaldi gidatua eta hitzaldia, Félix Mugurutzaren eskutik Arrazoi historiko eta kulturalak zirela kausa, teilak eta adreiluak egiteko jarduera iraingarritzat jotzen zuten bizkaitarrek, baina baita ezinbestekotzat ere, baserriak eraikitzeko. Kanpoko sasoikako langileek egiten zuten lan hura, lehenik Lapurditik etorritakoek eta, ondoren, Asturiastik etorritakoek, eta asturiarrek jargoi bat sortu zuten, asturiera eta euskararen arteko nahastea. Berba haien […]
Anuntzibaiko burdinola: Burdinazko bidearen amaiera.
Bisitaldi gidatua eta hitzaldia, Mª José Torrecillaren eskutik. Orozko burdina lantzeko arloan nabarmendu zen bereziki; izan ere, burdinola ugari zegoen udalerrian, mendeetan zehar, inguruari aberastasun itzela ekarri ziotenak. Denboraren poderioz, ordea, egur-ikatza egiteko egur gutxi eta atzerapen teknologiko handia zegoenez, burdinolak ez ziren ekonomikoki bideragarriak, eta pixkanaka, bertan behera utzi ziren. Etsi-etsian, Bizkaiko Jaurerriak laborategi […]
Gaztelupeko dorrea Orozkoko bidean.
Bisitaldi gidatua eta hitzaldia, Juanjo Hidalgoren eskutik. Bide alboko Torrelandaren eta Untzueta mendiaren gailurrean dagoen harkaitz-gaineko gazteluaren arteko lotura uste baino handiagoa izan da. Juanjo Hidalgo historialariaren eskutik, oinez bisitatuko ditugu gotorleku biak, haien garrantzia eta botere-xedea ezagutzeko, erregeek eta jauntxoek menderatu nahi izan baitzituzten, Erdi Aro Berantiarreko harangorabeheratsu hartan.
Garrafa Orozkon
Ez zen inondik inora ere emakume bat festa batean mahukak igota agertuko, berehala lotsagabetzat, gordintzat eta emagaldutzat joko baitzuten. Hala ere, salbuespen gisa onartzen ziren garrafa limonada bat egitean. Horrek erakusten du freskagarri izoztu hura edari soil bat baino gehiago zela, eta solemnitate eta liturgia handiz inguratuta zegoela. Eta inon ere ez zekiten Orozkon bezain […]
Gaztaina eguna
Gaztaina-ekoizpena hain handia zen Orozkon, ezen gaztaina biltzeak tokiko komunitatea inplikatzen baitzuen, baita horretarako kontratatutako sasoikako emakume asko ere. Esperotako fruituarekin kirikinausi handiak bete ondoren, jai batekin amaitzen zen kanpaina, non janaria, musika eta dantza paisaiaren jabe egiten ziren. Negu luzearen aurreko jaia izaten zen, maitemintzeetarako azken aukera. Ideia hori transmititu nahi da gaztaina-jaiaren bidez, […]
Heriotza eta gaztaina
Antzina, urria eta azaroa bitartean izaten zen etxe bateko biztanleen eta hildako arbasoen arteko interakziorik handiena. Horregatik, jarduera honetan errepasatuko ditugun seinalez, keinuz eta erritualez betetako egunak izaten ziren. Alderdi bitxi horietako bat gaztaina arima alderrai haientzako elikagai sinboliko gisa erabiltzea izango da; non eta Orozkon, fruitu horrek hainbesteko garrantzia izan zuen herrian.
Orozkoko mitoak eta kondairak
Jatorri ezezaguneko zerbait azaltzen saiatzen garenean sortzen da mitoa eta, behinola, azalpen hori ipuin eta elezaharren bitartez adierazten zen. Horiek belaunaldiz belaunaldi ahoz transmititzen ziren, egokitzapenak eginez eta garaietara moldatuz. Joritasun literario ez idatzia da, eta Anuntzik hori biltzen jakin izan zuen duela hamarkada batzuk, eta hitzaren bitartez kontatuko ditu, amama batek sutondoan egiten zuen […]