Urduña hirira trenbidea iritsi izanaren eragina

Hitzaldia Juanjo Olaizolaren eskutik 1858an, Charles Vignoles ingeniariaren zuzendaritzapean eta diseinuaren arabera, Abando eta Urduña arteko Tutera-Bilbo trenbidea eraikitzen hasi zen. Eta bost urte ondoren, hain zuzen, 1863ko martxoaren 1ean, burdinbide bakarreko lurrun trenbidea inauguratu zen. Trenbide horrek Nerbioi ibaiaren arroko bizitza aberastu egin zuen 160 urtez, eta bertoko natura-, turismo- eta ondare-toki xarmangarriak sustatu […]

Lurralde, errealitate eta identitateen arteko aduana bidea

Urduñak zeregin garrantzitsua izan zuen Bizkaiko historian, kokalekuagatik, lurraldetasunagatik eta bertan hainbat errealitate elkartu izanagatik. Urduña zeharkatu zuten bideak herritarren arteko komunikazio, interrelazio eta hartuemanetarako tresna izan ziren. Izan ere, bideek beren arrastoa utzi dute hiriaren itxuran; hala, mendeetan zehar salgaien eta bidaiarien joan-etorria interpretatzen diguten espazioak sortu zituzten. Ibilbide gidatuak hiri-elementu horietara eta interes […]

Urduñako bideen historia eta istorioak

Hitzaldia, José Ignacio Salazar Aretxalderen eskutik Urduña zeharkatu duten bide historikoen artean, bi izan dira nagusi, San Bartolome Haitza eta Goldetxo Haitza, eta horien historian hiriaren udal-, merkataritza- eta ekonomiakudeaketaren zati handi bat geratu zen islatuta. Bide horietatik milaka gizon eta emakume igaro dira mendeetan zehar: bidaiari ezezagunak nahiz bidaiari ezagunak, horietako batzuk, entzutetsuak ere. […]

Urduñako antzinako limoi-edaria (Garrafa)

Hitzaldia, edaria egitea eta dastatzea Felix Muguruza Urduñako mendietako elurtegiez arituko zaigu; izan ere, horietako izotzarekin limoi-edaria egiten zen, eta gaur egun, hirian ezer gutxi gogoratzen da jarduera hartaz. Elurra elurtegien bitartez ustiatzeko sistemak ezagutuko ditugu, eta elurtegi-motak ere. Orain dela mende pasatxo arte, limoi-edaria zen festetako edari preziatuena, eta herritarrak urte osoan zehar zeuden […]

ERABILGARRITASUN BERRIAK ZUMEARENTZAT

Hitzaldia, tailerra, erakustaldia Artisau-jarduera tradizional batzuek bizirik jarrai dezakete gure artean erabilgarritasun berriekin; berritzea da helburua, gure bizimodu berrietara egokitzea. Jarduera horren eskutik, ingurumenaren jasangarritasuna zainduko dugu, material batzuk ekoizten, hala nola zumea, hori ustiatzeko aurrekoek utzi diguten antzea iraunaraziko dugu, sormenaz baliatuta, gure eguneroko jardueran eta gozamenean txertatzeko ahalegina eginez.

Malba zurizko gozokiaren errezeta berreskuratzea

Malba zuriaren sustraiak propietate oso onuragarriak ditu, hala nola espektoratzaileak eta hantura-kontrakoak, eta gure gozotegietako ohiko gozoki honen oinarria da: malba zurizko gozokia. Urduñan XIX.  mendeaz geroztik merkaturatu da, eta duela gutxira arte saldu da Larrea gozo-dendan. A. Larrea maisu gozogilea, familiaren errezetaren jabegaia, antze hori transmitituko die hiriko artisau-gozotegian lan egiten duten pertsona batzuei. […]

Ibilbidea Hiriko organoetatik

Urduña da ORGANOEN BOST TEKNOLOGIAK DITUEN EUSKADIKO HIRI BAKARRA Bisitaldian, Patxi García Garmilla organo-jotzaile eta musikagilearen eskutik, organo hauen ikuspegia eta azalpen xehatua izango ditugu: hiru organo handi, areto-organo bat, organo positibo bat eta harmonium bat. Organo horien egileak eta funtzionamendu-sistemak ezberdinak dira, eta bitxitasun horrek paleta estilistaren azken emaitza aberastu egiten du, eta horrek […]

Garai bateko ogibideen antzea zaintzen

Sastreak eta jostunak, gozogintza, musika, ezkogintza, botika, ehuleak, aulkigintza, zapatagintza, bizikleta-tailerra eta zinema dira mendez mende Urduña Hirian izandako artisautzaren jarduera eta ogibide adierazgarrienak, eta horietako batzuek duela gutxira arte iraun dute. Ezagutza edo artisau-antze itzela da, Museoan zeharreko bisitaldi gidatuaren eskutik ezagutaraziko zaiguna.  

Artilea kardatzen

Jarduera horren eskutik jakingo dugu nola prestatzen eta eraldatzen den artilea hari bilakatzeko, ondoren, ehun-gaietan erabil dadin. Artile zikina bereizten eta garbitzen ikasiko dugu, kardatzen, ondoren artilezko mataza egiteko eta harilak eratzeko, oinarria, azken urratserako, hots, hariak ekoizteko. Soledad Santisteban adituak erakustaldi bat egingo du erakusteko nola ekoizten den haria abarkak lotzeko eta galtzerdiak eta […]