Errege bidea.

Hitzaldia eta bisitaldia, Juanjo Hidalgoren eskutik. Zeberioko errege-bidearen goiko tartearen gaineko esku-hartze bati esker –Etxebarri eta Undurraga auzoen artetik igarotzen den tokian¬–, XVIII. mendeko bidarriaren jatorrizko harzolaren zati bat aurkitu da. Bidarri hartatik, Miraballes hiribildutik Arratia haranera joaten zen. Bide haren oroimena gogora ekartzen saiatuko gara. Oharrak : ibilbide erraza eta egokia mugitzeko arazorik […]
Burdin Hesiaren memoria

Burdin Hesiaren memoria garrantzitsuagoa da Bilbo babesteko sortutako defentsa-lan handi hartatik geratu zaizkigun aztarna materialak baino. Eta memoria hori izango da diskurtsoaren protagonista ibilbide osoan, metrailadore habiak, lurpeko babeslekuak eta lubakiak ikusteari uko egin gabe. Zailtasuna: Mendi-ibilbide erraza eta edonorentzat egokia, mugitzeko eragozpenik gabe. Luzera: 7-8 km joan-etorria Desnibela: 190 metro
Errege-bidea

Zeberioko errege-bidearen goiko aldean, Etxebarri eta Undurraga auzoen artean, egindako esku-hartzeari esker, Miraballesko hiribildutik Arratiako haranera zihoan XVIII. mendeko galtzadaren jatorrizko harriztatzearen zati bat aurkitu ahal izan da. Bide haren oroimena pizten saiatuko gara. Zailtasuna: Mendi-ibilbide erraza eta edonorentzat egokia, mugitzeko eragozpenik gabe. Luzera: 4 km joan-etorria Desnibela: 50 metro