Ibilbide didaktikoa eta kafe-solasaldia

 

Ondarea eta museoak dira unibertsitate campus baten baliabide ezinhobeak modu integralean ikasteko. Bisita gidatu honetan unibertsitate publikoak Bizkaiko Leioako Campusean duen ondarea ezagutzeko eta estiman hartzeko aukera izango da. Campusaren osaketa eta bertan dauden Medikuntzaren Historiaren Museoa eta Hezkuntzaren Museoa ezagutzeko aukera paregabea izango da. Bukatzeko, kafea eta solasaldi izango dugu.

 

Ibilbidea:

15:30h. Bizkaiko Campusaren historia laburra.

16:00h. Medikuntzaren Historiaren Museoa, Anton Erkorekaren gidaritzapean.

17:30h. Hezkuntza Museoa eta Bizkaiko Magisteritza Eskolako historia, Gurutze Ezkurdiaren gidaritzapean.

18:15 Kafe tertulia, Alvaro Antonen gidaritzapean.

19:00h. Bukaera.

 

 

UPV/EHUko Leioako campuseko ondareari bisita

Eguna

2024 Urriak 18
3:30 pm

TOPAGUNEA

Zientzia eta Teknologia Fakultatearen ate aurrean.

Ekintzaren hizkuntza

Euskara, Gaztelera

ANTOLATZAILEA

Medikuntzaren Museoa, Hezkuntza Museoa eta Magisteritza Eskola