
De la memoria de los antepasados e de las oídas e vistas mías (Bienandanzas e Fortunas, Lope García de Salazar) Antzerki-formako bisitaldia, Muñatones jauregi eta gazteluaren artean, Alabazan antzerki-taldearen eskutik. Lope García de Salazar San Martin dorrean giltzapetu izanaren testuinguru lazgarrian sortu zuen ahaide nagusi horrek Bizkaiko lehenengo kronika idatzia, 1471tik 1476ra bitartean. Egundoko lan hori bando-gerra odoltsuak kontatzea du bereizgarri batik bat. Haatik, haren ekarpena askoz handiagoa da. Esaera eta atsotitz herrikoi ugari jaso zituen, baita erreferentzia literario landuak eta leinuen jatorria azaltzen zuten elezaharrak, hala nola Jaun Zuriaren istorioa, edo toki-izen ezagunak ere. Izan ere, ondare ukiezin horrek inspiratu du Juan Manuel González Cembellín historialariaren gidoia antzerki-proposamen berri bat sortzeko, eta hori Alabazan antzerki-taldeak antzeztuko du. Antzezelan horretan Loperen dietaren erakusgaitxoren bat ere egongo da, dasta dezagun. Eta Otsolur kultur elkartea Erdi Aroko giroa birsortzeaz arduratuko da. Hizkuntza: gaztelania. Elkargunea: Muñatones Gaztelua. Eguna eta ordua: urriaren 21ean –larunbata–, 12:00etatik aurrera. Antolatzailea: El Pobal Burdinola, Muskizko Udala eta Petronor. Informazioa eta erreserbak: elpobal@bizkaia.eus – 629271516.
De la memoria de los antepasados e de las oídas e vistas mías
Date
- 2023 Urriak 21
- Amaituta
- 12:00 pm
Ekintzaren hizkuntza