Gure eskuetan. El patrimonio en nuestras manos.

Bizkaiak Ondarearen Europako Jardunaldien 26. edizioa egingo du «Gure eskuetan» lelopean. Gonbidapena da, alegia, gure ondarea erantzukizun partekatu gisa ikusteko eta ondare hori zaintzen inplikatzeko.

Ikuspegi horrek bat egiten du 2026ko Europako gaiarekin, zeinaren ardatzak baitira ondarea mehatxatzen duten arriskuak eta ondarea babesteko eta bizirik mantentzeko kolektiboki jarduteko beharra.

Europako Kontseiluaren proposamenak mehatxuei erantzuteko premia azpimarratzen du, kultura-ondareak etorkizuneko belaunaldientzat esanguratsua eta eskuragarria izaten jarraituko duela ziurtatze aldera.

Ze dira Ondarearen Europako Jardunaldiak?

Ondarearen Europako Jardunaldiak herritarren parte-hartzerako ate irekien ekimena dira, eta urtero egiten dira 1991tik, Europako Kontseiluaren ekimenari jarraikiz eta Europar Batasunarekin lankidetzan.

Gaur egun, Europako kultura-ekitaldi parte-hartzaile handiena dira.

Helburua da Europako kultura-ondarearen aberastasunari eta aniztasunari balioa ematea, herritarrak eta administrazio publikoak sentsibilizatzea ondare komun hori babestu eta zaintzeko beharraz, eta kultura-sektoreari eragiten dioten erronka sozial, politiko eta ekonomikoei aurre egiten laguntzea.

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD