Ibilbide gidatua Gernikako hilerriaren gertatu diren aldaketak ezagutzeko XX. mendetik hona

Gernikako Bakearen Museoak hiribilduko memoria eta ondare sinboliko, historiko eta kulturalaren parte bat ezagutzera emateko Gernikako hilerrian egingo den ibilbide hau eskaintzen du.

Hilerriak historiaz betetako memoria lekuak dira. Ba al zenekien Zallo hilerria handitu egin zutela gerraostean? Gatazka honekin zerikusia duten espazioen ibilbidea egingo dugu, gerrako urteetatik gaur egunera arte, eta jarduera desberdinen ondorioz gernikarren kanposantua nola joan den aldatzen ikusiko dugu.

Gernikako Pipergorri elkartearen lankidetzarekin egingo da.

Urriak 5 eta 11 (gaztelaniaz), urriak 10 (euskaraz), 12:30ean.

GERNIKA-LUMO | Bisita gidatua

Gernikako hilerria: Gerra zibilaren lekuko

Data 05 Urriak 2023 12:30

Ekintzaren hizkuntza

Euskara

Prezioa

Doan

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD