Hitzaldiaren helburua Lea Artibain euskararen egoera nolakoa den azaltzea eta gaiari buruz elkarrekin hausnartzea da. Eskualdea izango da abiapuntua eta errealitate orokor horretatik Lekeitiok dituen berezitasunei erreparatuko diegu.

Herri mailako hurbilketak azterketa-eremua ukigarriagoa egiten badu ere, euskararen egoera eta erabilera ez da homogeneoa gizarteko esparru eta talde guztietan. Ez alferrik esan ohi da euskararen erabilerak izaera poliedrikoa duela. Erpin eta alde batzuei erreparatuz, euskarak azken urte hauetan izan duen bilakaeraren eta gaur egun duen errealitatearen ezaugarri nagusiak aurkeztuko dira.

 

Parte hartzaileak: Iñaki Iurrebaso Biteri, Olatz Altuna Zumeta eta  Jon Sarasua.

Informazio gehiago:

Euskaran gizarte mailan gertatzen ari den aldaketa

 

LEKEITIO | Solasaldia / mahai ingurua

Lekeitio 700: “Euskaran gizarte mailan gertatzen ari den aldaketa”

Data 17 Maiatzak 2025 08:00

Ekintzaren hizkuntza

Euskara

Prezioa

Doan

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD