Malba zuriaren sustraiak propietate oso onuragarriak ditu, hala nola espektoratzaileak eta hantura-kontrakoak, eta gure gozotegietako ohiko gozoki honen oinarria da: malba zurizko gozokia. Urduñan XIX.  mendeaz geroztik merkaturatu da, eta duela gutxira arte saldu da Larrea gozo-dendan. A. Larrea maisu gozogilea, familiaren errezetaren jabegaia, antze hori transmitituko die hiriko artisau-gozotegian lan egiten duten pertsona batzuei.

Gozogile horiek, Urduña Hiria Museoaren bitartez, 2023ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, malba zurizko gozokiaren  erakustaldi bat egingo dute eta formatu berriago batean aurkeztuko dute, baina garai bateko gozogileek utzitako printzipio berberekin.

 

MALBA ZURIZKO GOZOKIAREN ERREZETA BERRESKURATZEA

Data 2023KO URRIAREN 14A, LARUNBATA 11:00

Ekintzaren hizkuntza

Gaztelania

Prezioa

Doan

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD