Algorta marineletik arrantzalera garamatza bide honek. XIX. eta XX. mendeetan indartu zen Algortaren goiko aldea, inguruko lemari eta marinelak bertan etxeak egiten hasi zirenean Abrara barneratzen ziren barkuen ikusmira ezin hobea izateko.
Izan ere, Algortaren jatorria ibilbidearen amaiera honetan dago, Portu Zaharreko etxe dotoreetan bizi zen arrantzaleen komunitatean. Arrantzalea eta marinela, biak dira algortar izaeraren ezaugarri.