

Sorginen prestaketak
Badakigu sendabelarrak aintzinatik erabiltzen direla, baina, noiztik erabiltzen ditu gizakiak? Gure arbasoek inguruko landareak zituzten eskura elikatzeko eta sendatzeko, eta hainbat erabilera eman zieten haiei: elikadura, medikuntza, errituak… Ez dago zalantzarik mendeetan zehar sendabelarrek garrantzi itzela izan dutela, horien erabilera kontuan hartzekoa dela eta transmisioari esker horien ezagutza eta erabilera gaur egunera iritsi direla. Mentxu Amunategiren eskutik, gure inguruko belarrak ezagutzen eta erabiltzen ikasiko dugu. Amamak bezala,landareak txikitu eta sutan jarrita ukendu bat prestatuko dogu.
- GJH: Pobrezia desagerraraztea, Goserik ez, Osasuna eta ongizatea, Kalitatezko hezkuntza, Genero berdintasuna, Hiri eta komunitate jasangarriak, Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak, Lehorreko ekosistemetako bizitza
- Accesibilidad del evento: Aniztasun funtzional sentsoriala (ikusmena) duten pertsonentzat, Aniztasun funtzional sentsoriala (entzumena) duten pertsonentzat
- Erreserba Ondarean: Bai