Guztiok beren izenengatik ezagutzen ditugun tokiak dira, baina mapetan agertzen ez direnak. Ez agertzeak, ordea, ez die horiei garrantzirik kentzen, historia, erreferentzia-puntu, elkargune eta askoz gehiago baitira.
Artzentalesko herritarrak elkartu ditugu toki horiek mapan koka ditzaten eta horiei merezi duten garrantzia eman diezaieten; horretarako, tokiek barruan gordetzen dituzten historiak bildu ditugu, datozen belaunaldiei erakusteko asmoz.
Bi zati izango ditu bisitak: lehenengo, herritarrek sortutako mapa ikusiko dugu; ondoren, ibilbide bat egingo dugu, toki horietako batzuk lekuan bertan ezagutzeko.
Hizkuntza: gaztelaniaz
UdalerriakARTZENTALES
Toponimia edo tokiei eman ohi dizkiegun izen horiek
Eguna
- 28 Urr 2023
- Amaiera
- 10:30 am
Ekintzaren hizkuntza
Gaztelera