Bisita gidatua erakustaldiarekin

Etorri Solatsu Teileria ezagutzera, hiru mende baino gehiago dituen eraikina, gure ondare industrialeko altxor bat. Teilaginek eskuz, metodologia artisauen bidez, teilak eta adreiluak nola egiten zituzten ikusteko aukera paregabea da. Eraikinaren egitura, gure eskualdeko teilatu eta labe bereizgarriekin, industriaurreko arkitekturaren adibide bikaina da, bere ekoizpenera erabat egokitua. Ekoizteko teknika artisauei, teilaren garrantzi kulturalari eta harekin lotutako ohiturei buruz hitz egingo dugu.

SOLATSU TELLERIA, XVII. MENDEKO TEILERIA

Data 2025KO URRIAREN 4A, LARUNBATA 12:30

Topagunea

Solatsu Telleria-Baserria San Agustin Auzoa, 50

Ekintzaren hizkuntza

Euskara

Prezioa

Doan

Informazio eta erreserbak

[email protected] 634 735 292

Antolatzailea

Solatsu Telleria-Baserria

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD