Bisitaldi gidatua errealitate birtualaren eskutik

Bizkaiko hiribildu zaharrenean zeharreko bisitaldi horretan, errealitate birtualeko betaurrekoei esker, herriko kaleak, harresia eta gaztelua nolakoak ziren jakingo dugu. Erdi Aroko Alde Zaharretik ibiliko gara, XV. mendean bageunde bezala. Hala, Erdi Aroko Balmasedara barruratuko gara, eta jakingo dugu zergatik bilakatu zen aduana herrixka hura eta zergatik izan zen meseta eta Kantauri itsasoa lotu zituen igarobidea.

Aukera paregabea, hortaz, Erdi Aroko Balmasedaren eta egungoaren arteko ezberdintasun historikoez jabetzeko.

Oharra: Urriaren 6a, 11:00etan (euskaraz) eta 12:30ean (gazteleraz).

BALMASEDA | Bisita gidatua

Balmaseda, jauzia Erdi Arora.

Data 06 Urriak 2024 11:00

Topagunea

San Seberino plaza

Ekintzaren hizkuntza

Euskara

Prezioa

Doan

Informazio eta erreserbak

946 802 976; info@enkartur.eus Urriaren 6a, 11:00etan (euskaraz) eta 12:30ean (gazteleraz). leku-kopuru oso mugatua

Antolatzailea

Enkartur

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD