Zeinek ez du ezagutzen Bernart Etxepareren “Linguae Vasconum Primitiae”? Euskara hutsean idatzi zen lehendabiziko liburua, alegia? Ia 500 urte geroago, horretan oinarrituta IbonRG izeneko multiinstrumentistak Garazi Navas akordeoi-jotzailearekin batera “Çucen henbilqueyen” izeneko diska grabatu dute Arteako San Migel ermitan. Dakargun zuzeneko emanaldiak euskal panorama musikalean jorratzen diren lan apurtzaileen adibidea litzateke, non, folk tradizionala abangoardiaren adierazpenekin uztartzen den.