Bisita gidatuaren ardatza eraikina izango da. Izan ere, Ebaristo Bustintzaren (“Kirikiño”), bizileku izandakoa da, eta gaur egun “Hontza Museoa” Zientzia Naturaletako Museoa hartzen du bere baitan. Hori dela eta, bisitaren hasieran eraikinaren izaeraz arituko gara, bai eta oro har denboraren joanarekin izan duen eraldaketaz.
Eraikinaren inguruko informazio xehea eman ondoren, bisitariek museoko edukia ikusteko aukera izango dute, eta hortik aurrera bisita ohiko moduan garatuko da.