Lau kilometro inguruko ibilbideak Tocotarroko gainak zeharkatuko ditu, Pobeña eta Covaron artean, meatzaritzako istorioez beteriko bideetan barrena. Pobeñan hasiko dugu ibilbidea, benakeroen iragana
azalduko dugu, eta, katetxodun bagoneten trazaduratik, Campomarreko kargalekuaren hondakinetara iritsiko gara.

Orconerako Iron Ore garbitegia bisitatuko dugu, non Trianotik zetozen lurrak garbitzen ziren, Cabilara igoko gara, eta Cobarongo kiskaltzeko labeetara iritsiko. Meatzaritza, ondarea eta arbasoengandik jasotako milaka istorio.

 

Oharrak : 4 orduko iraupena, zailtasunik gabekoa. Dibulgazio-materialen banaketa. Freskagarriak ekintza bukatzean.

 

BENAKEROEN JARDUERATIK KISKALTZEKO LABEETARA.

Data 2024KO URRIAREN 6A, IGANDEA 10:00

Topagunea

Pobeñako plaza

Ekintzaren hizkuntza

Gaztelania

Prezioa

Doan

Informazio eta erreserbak

688 842 234; [email protected]

Antolatzailea

Centro Trueba Encartaciones

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD